Nire urtebetetze festa
Datorren astelehenean guk asmatutako urtebetetze festa bat klasean azalduko dugu. Hori dela eta, hemen duzue adibide bat. lagungarria izan daiteke zuen lana egiteko. Ondo izan!
NIRE URTEBETETZEA
Kaixo, Ana naiz eta nire urtebetetze festa azalduko dizuet.
Joan den igandean, irailak 12, nire urtebetetzea ospatu nuen. Egia izan, nire urtebete eguna iralaren 9an da baina eskola eguna zenez, nahiago nuen beste egunean ospatzea. Holan nire lagun guztiak etorri ahal ziren. Hau zorte ona!
Ospatzeko nire aitite eta amamaren etxea aukeratu nuen, beraiek lorategi bat dutelako eta leku gehiago dagoelako nire etxean baino. Gainera lorategian ohe elastikoa dute!
Nire etxeko familia egon zen: gurasoak, anai-arrebak eta aitite eta amama, noski! Nola ez ziren egongo aitite eta amama beraien etxean! Baita nire lagun minak etorri ziren, bai eskolakoak bai auzokoak ere!
Izugarrizko festa izan zen eta primeran pasatu genuen. Gauza pilo egin genituen: gurasoek askari ederra prestatu zuten baina ez genuen asko jan. Irrikitan geunden opariak zabaltzeko. Denon artean ireki genituen, gehien gustatu zitzaidana hauxe izan zen: lagunekin tirolinetan ibiltzera joatea!.
Hori ostean, nire amak prestaturiko pista joku bat egin genuen. Asko kostatu zitzaigun saria lortzea oso ondo izkutzatu zuelako baina lortu genuen!
Azkenengo momentuan oso nekatuta geundenez peli bat ikusi genuen. nahiz eta aitite eta amamaren etxean egon, zineman geundela ematen zuen palomita eta guztiz geneukalako.
Mila esker nire hitzaldia entzuteagatik.
Comentarios
Publicar un comentario